Gaur larunbata, azaroak 15, XXI. Arabar Errioxako Azokarekin batera, Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXVII. ekitaldia ospatu da Ordiziako Plaza Nagusian. Elgoibarko Jesus Ansola “Mausitxa”, izan da oraingoan irabazle. Bere gaztak 8,45 puntu atera ditu eta Urrezko Gazta eramateko atetan gelditu da 8,5eko puntuazioa gainditzeko oso gutxi falta izan baitzaio.
Txapeldunen txapeldunaren XXVII. ekitaldia
azken hamar urteetako (2005etik 2014ra) irabazleak lehiatu dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatu dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.
Honako gaztagileak aritu dira lehian gaurkoan: 2005, 2007 eta 2009ko irabazle Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar); 2006 eta 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2008, 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2012ko irabazle Jon Etxebarria (Zeanuri), eta azkenik aurtengo irabazlea, Ondarreko Karmele Murua (Segura).
Ongorengoa izan da azken sailkapena:
1. Saria. Jesus Ansola “Mausitxa” (Elgoibar)
2. Saria. Ricardo Remiro Agirre (Eulate)
3. Saria. J. Aranburu Elkartea (Idiazabal)
4. Jon Etxebarria “Ipiñaburu” (Zeanuri)
5. Ricardo Remiro Agirre (Eulate).
6. J. Aranburu Elkartea (Idiazabal)
7. Jesus Ansola, Mausitxa (Elgoibar)
8. Ricardo Remiro Agirre (Eulate).
9. Jesus Ansola, Mausitxa (Elgoibar)
10. Karmele Murua “Ondarre” (Segura)
Hiru lote hoberenak diru-saria jaso dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditu dutenez, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte lehen hiru sailkatuek.Lenengoa, Urrezko Gazta irabazteko atetan gelditu da zortzi puntu eta erdi gainditu ez dituelako 8,45 punturekin.
Epaimahaia honakoek osatu dute: Juan Manuel Garmendia (Gastronomiazko Euskal Anaiartea ), Iker Markinez (Kuko Jatetxea, Ormaiztegi), Jesus Salmerón (Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikaria), Tristan Montenegro (Donostiako ostalaria), Maider Gaztañaga (Triatloilari Ordiziarra), Marta Albisu (Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikaria), Jose Juan Castillo (Basque Culinary Center-eko irakaslea) eta Felix Ibargutxi (Diario Vascoko kazetaria). Lehiaketaren presidente bezala Jose Juan Castillo aritu da.