2015. urteko kongresua urriaren 4tik 7ra ospatuko da eta, 12.000 bisitari baino gehiago izan duen 2014ko italiar edizioaren ondoren, asiar ukitua izango du
Gaur eman zaio amaiera San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren XVI. edizioari eta dagoeneko hurrengo edizioari begira jarrita gaude; 2015eko urriaren 4tik 7ra bitartean ospatuko da. Gastronomika kongresuaren antolatzaileek iragarri dutenez, Singapur eta Hong Kong izango dira herrialde gonbidatuak, aurten protagonista izan den Italiaren lekukoa hartuz. Roser Torras Kongresuaren zuzendariak azaldu du «helburua joera markatzea” dela eta “asiar sukaldaritza oraindik benetan iristeko” dagoela. Batzorde teknikoko kide gisa, Martin Berasategik adierazi du, bi hiri asiar horiek, “gastronomikoki, estratosferako koheteak bailiran” doazela.
Gaur amaitu den edizioak 12.000 bisitari izan ditu, 1.267 kongresista (Alta kongresuan edo OFF ataleko jardueraren baten akreditatutakoak) eta 400 kazetari; gainera, nazioarteko komunikabide gehiago etorri da aurtengoan. Market azokako erakusketari kopuruak % 35eko hazkundea izan du eta akreditatutako 705 parte-hartzaileko kopurura iritsi da. Roser Torras zuzendariak zifra horien balorazio positiboa egin du eta “aurtengo kongresuak interes handia piztu” duela adierazi du, “italiar eta espainiar sukaldaritzen arteko gertutasunagatik, zaporeak eta produktuak partekatzen baitituzte”.
Izarren jaia
San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren azken egun honetan, Virgilio Martinez perutar sukaldariak, herrialdean zehar egin dituen 43 bidaietan ezagututako osagai berriekin jardun du sukaldean, besteak beste, Andeetako patatekin edo Amazoniako koka hostoekin; Martinezen jatetxea Latindar Amerikako onentzat jotzen du 50 Best gidak. Eguneko beste izar batzuk Jordi Roca, Martin Berasategi, Hilario Arbelaitz, Pepe Solla, Paco Perez, Josean Alija eta Eneko Atxa izan dira; aipatzekoa da Rocak zapore gozoak, mingotsak, garrantzak eta gaziak uztartzen dituen izozkia erakutsi duela. Gaur jokatu da, bestalde, V. Parrilla Lehiaketa Nazionala ere; Patxiku-najatetxeko eta Carnicas Guikarn hornitzailea den Aitor Manterola izan da irabazlea. Nerabeen Gastronomika atalaren barruan, 9 eta 12 urte bitarteko ehun bat ikaslek, sukaldaritzako izarren ondoan sukaldean jarduteko aukera izan dute.
Igandean hasi (egun herrikoia) eta gaur arte, Kursaala goi-mailako sukaldaritzako izarren jai handiaren gune izan da. Besteak beste, Massimo Bottura chef italiarra (3 Michelin izar) izan dugu eta Never trust a skinny Italian chef errezeta liburu berria aurkeztu digu; Carlo Cracco, Gennaro Esposito eta Napoliko Enzo Coccia (Michelin izarra daukan munduko pizzeria bakarra), Raimondo Cinque (Pizzeria a Metro) eta Enzo Piccirillo pizza frijituaren maisua ere gure artean izan dira. Gainera, pizza dastatzeko aukera izan dute donostiarrek Kursaal Jauregiaren atarian; kongresuaren lau egunetan zehar, 4.500 zati baino gehiago saldu da.
Nazio mailako onenak ere igo dira Kursaaleko eszenatokira. Joan Rocak ElCeller de Can Roca jatetxeko plater ikonikoak erakutsi dizkigu, miniatura bildumagarrietan; Angel Leonek esklusiban aurkeztu du osagai bilakatu duen jateko on den planktona. Carme Ruscalleda, Hilario Aberlaitz, Karlos Arguiñano, Elena y Juan Mari Arzak, Pedro Subijana edo Eneko Atxa dira egunotan Donostian beraien sorkuntzak aurkeztu dituzten beste izen handietako batzuk. Eszenatoki gainean janaria prestatzeaz gain, Andoni Luis Aduriz, Dani Garcia, Quique Dacosta eta Virgilio Martinez, besteak beste, gehienez 20 pertsonaz osatutako taldeei eskolak eskaintzeaz arduratu dira.
Edizio honetan, bestalde, Elkano jatetxearen sortzaileari, Pedro Arregiri, omenaldia egin zaio; “arrainaren munduko jatetxerik onenaren” sortzailea, Karlos Argiñanoren esanetan.Gastronomika 2014 kongresuak Pau Arenoskazetaria ere saritu du; bera izan da Pau Alborna i Torras sariketaren irabazlea; Didier Fertilattiri (Quique Dacosta Jatetxeko jantokiko burua), berriz, Urrezko Gueridon saria eman zaio.
Gastronomikako OFF atalean ardoa izan da protagonista; saio guztietan jarri behar izan dute “beteta” zioen kartela. Walter Speller, Josep Roca edp Luca Maroniizan dira, besteak beste, saio horiek gidatu dituzten adituetako batzuk. Ardoei buruz gehien dakien bikotea saritzen duen Wine&Win lehiaketari dagokionez, Jorge Orte Tudela eta Michael Cooperizan dira garaile.
Gastronomikako Marketazokan erreferentziazko 100 marka baino gehiago egon dira ordezkatuta eta 45 dastaketa eta produktu aurkezpen baino gehiago egin dira. Aurtengo edizio honetan, Summum espazioa estreinatu da, Agusti Torello cava, Can Cech jaki goxoak, Coll Verdfoie, Rafols bakailaoa, Gorrotxategi txokolatea eta beste hainbat dastatzeko espazio esklusiboa.
Gastronomika zenbakitan
- 215 hizlari kongresuaren jarduera guztietan
- 70 bat Michelin izar; horietako 30 Italiakoak
- Auditorioan eta formatu txikiko tailerretan beraien sorkuntzak aurkeztu dituzten 70 chef
- Sukaldaritzako 150 ikasle, backstage-ean lanean
- 424 pertsona antolakuntzan lanean
- 4.525 pizza zati saldu dira hiru egun eta erdian
- 11.500 txio Twitterren (2013an baino % 35 gehiago)
- 18.900 pertsona aldi berean elkarrekiko interakzioan Facebook sare sozialean (4 egunetan, guztira:112.000 baino gehiago.
- www.sansebastiangastronomika.com Webgunea 43.000 bisita izatera iritsi da kongresuak iraun duen bitartean (2013an baino % 6 gehiago)
El Diario Vasco, Grup Gsr eta Equinoccio Viajes buru dituen San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Countryren antolakuntza-taldea kongresuaren XVII. edizioa prestatzeko lanean hasiko da bihar bertan.