Italiar eta espainiar izarren oturuntza San Sebastian Gastronomika kongresuaren lehen egunean

Kongresuak omenaldi hunkigarria egin dio aurten hil den Pedro Arregiri, Elkano jatetxearen sortzaileari 

30 Michelin izar baino gehiago igaro dira gaur Kursaal Jauregiko eszenatokitik, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren profesionalei zuzendutako lehendabiziko jardunaldian. Massimo Bottura chef italiarrak estreinatu du hitzaldi sorta, bere errezeta liburu berria (Phaidon) esklusiban aurkeztuz; horietako bi errezeta prestatu ditu, gainera: barbarina eta lasagna kurruskaria. Carlo Cracco milandarrak risotto bat prestatu du eta “gastronomiaren nortasunari eustearen” alde azaldu da, “munduko sukaldaritzei errekonozimendua egiteko”. Sorrentoko kostatik iritsi da gurera Gennaro Espossito chefa; bertaratutakoak gozarazi egin ditu prestatu dituen platerekin: barbarina pesto-arekin eta tipula gorriaren eta kuiatxoaren marmelada; Espossitok bere sukaldaritzaren funtsezko bi ideia aldarrikatu ditu: produktua eta autentikotasuna.

Goizeko azken saioan, Elena eta Juan Mari Arzak aita-alabek kokotxak banbuarekin eta txipiroiak pikondoan prestatu dituzte; aurten betetzen dira 25 urte Arzak jatetxeak bere lehenengo Michelin izarra lortu zuenetik. Carme Ruscalledak erromesko dashia prestatu du eta gogoratu du natura dela bere inspirazioa eta abiapuntua. Dani Garcia andaluziarrak foie gras jogurta, crochet-a eta lupia frijitua prestatu ditu; Andoni Luis Adurizek, bestalde, legatz-perlak koxkero erara prestatu ditu. Andoni Luis Aduriz, Dani Garcia eta Quique Dacosta izan dira Sukalde Pribatuen gaurko protagonistak; parte-hartzaile talde txikiei eskolak eman dizkiete.

Pedro Arregi gogoan

Mundu mailako goi-mailako gastronomiaren erreferente gisa bere tokia hartu duen kongresu honek omenaldi hunkigarria egin dio aurten hil den Pedro Arregiri, Elkano jatetxearen sortzaileari.  Kursaal Jauregiko eszenatokian izan dira Martin Berasategi, Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Juan Mari Arzak, Hilario Arbelaitz eta Andoni Luis Aduriz; arraina txingarretan erretzen maisutzat jotzen den Arregik egindako lana goraipatu dute.  Karlos Argiñanok, malkoei eutsi ezinik, eskultura bat eman die Arregiren alargunari eta semeari eta Elkano “munduko arrain-jatetxerik onena dela” adierazi du.

Ekitaldi horretan bertan, kongresuaren XVI. edizioa ospatzeko sorpresazko pastel ikusgarria aurkeztu dute:  merengez eta goxokiz estalitako Vespa bat, italiar banderaren koloreekin; egileak berak, Cristian Escriba gozogileak, gidatuta iritsi da pastela eszenatokira.

OFF eta Market atalen lehen eguna

Gastronomikako OFF atala ere gaur abiatu da eta ardoa izan da protagonista nagusia. Jorge Orte Tudela eta Michael Cooper izan dira Wine & Win lehiaketako irabazleak. Wine Sessions saioetan, bestalde, Walter Speller, Josep Roca, Luca Maroni eta Jane Hunt adituek, besteak beste, zuzendu dituzte gidatutako dastaketak; orain dela zenbait egun agortu ziren dagoeneko dastaketetarako sarrerak.

Gastronomikako Market delakoa ere gaur ireki da, erreferentziako 100 marka baino gehiagorekin, eta munduko produktu onenetako batzuk dastatzeko aukerarekin. Horren barruan, Summum espazioa estreinatzen da, Agusti Torello cava, Can Cech jaki goxoak, Coll Verd foie, Rafols bakailaoa, Gorrotxategi txokolatea eta beste hainbat dastatzeko espazio esklusiboa.

Biharko hitzorduak Gastronomikan

“Ficcion glocal” hitzaldiarekin, Joan Roca izango da Gastronomikako biharko izar nabarmenenetako bat (auditorioan, 13:10ean). high tech itsasoko sentimenduak) y Pedro Subijana (El territorio lúdico).<}0{>Angel Leon (Sentimientos marinos ‘high tech’) eta Pedro Subijana (Lurralde ludikoa) chefek saioak dira biharko ezinbesteko beste hitzordu batzuk.<0} Gainera, Enzo Coccia (Michelin izarra daukan munduko pizzeria bakarra), Raimondo Coccia (Pizzeria a Metro) eta Enzo Piccirillo (pizza frijituaren maisua) pizzagileak izango dira auditorioko arratsaldeko saioko protagonistak (16:20an).  Bihar jakingo dugu, bestalde, Kazetaritza Gastronomikoko Pau Alborna II. Sariketaren irabazlea nor izan den; gainera, Market-ak produktu eta enpresa gastronomikorik onenen gune izaten jarraituko du eta, Kursaal Jauregiaren atarian, pizzagileek donostiarrei gozarazten jarraituko dute, Street Food-arekin.

 

 

Escribir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *