Bizkaiko Txakolinaren zazpi upeltegik 90 puntuak gainditu dituzte eta bikaineko kalifikazioa lortu Peñin Gidaren arabera

Ardo-gida ospetsu honek 2013ko uzta “oso ona” dela dio. Puntu gehien lortu duten zenbait txakolin aurreko uztetakoak izateak ardo honek eboluzionatzeko duen ahalmena adierazten du.

Txakoli Bizkaia 2Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako 2013 uzta “oso ona” izan da Peñin Gidaren arabera. Zazpi upeltegietako hamasei txakolinek 90 puntu lortu edo gainditu duten urtean. 90 puntuak bikain kalifikazioa markatzen dute. Beste 37 txakolin, 22 Jatorrizko Deiturako upeltegietakoek 85 puntu gainditu dute, ardo “oso onaren” kalifikazioarekin.

Gida honetan nota altuena lortu duten bi txakolinak Itsadmendi Upeltegikoak izan dira:  Itsas Mendi Urezti zuria 2011koa eta Itsasmendi 7 Magnum 2011koa izan dira, 93 punturekin. Esan behar da 95 puntuak “apartako ardoa” markatzen dutela.

Itsasmendi 7 2012koa, 91 punturekin, eta 2012ko Eklipse, txakolin gorria, 90 punturekin, dira upeltegi berbereko beste bi txakolinak  bikaineko kalifikazioa lortu dutenak.

Gorka Izagirre upeltegiak sei etiketa dauzka bikain mailan. Uzta berantiarko ardoa den 2011ko Arimak 91 puntu lortu du. 2012 eta 2013ko Gorka Izagirre zuriak, 2013ko Saratsu zuria, eta 2012ko Aretxondo eta By Eneko Atxa 90 punturekin agertzen dira gida honetan.

Bizkaibarne upeltegiko bi txakolinek 92 puntu lortu dituzte: Egiaenea Mahastia eta Marko, biak zuriak eta 2012koak.

Berroja upeltegiko 2012ko Berroja zuriak 90 puntu lortu ditu, Virgen de Lorea upeltegiko 2013ko Señorio de Otxaran zuriak bezala.

Haritzezko  kupelan irakitako bi txakolinek 90 puntu lortu dituzte: 2012ko Doniene zuria, Doniene Gorrondona upeltegikoa, eta 2013ko Magalarte Iñaki Aretxabaleta, Lezamako Magalarte upeltegikoa.

Beste 37 txakolin Bizkaiko Txakolineko 22 upeltegietan ekoiztuak 85etik 89 punturen artean daude, haietako asko 89 punturen mugan, hau da, ardo “oso onak” markatzen duten puntuetan.

Azkenik, zortzi txakolin, beste hiru upeltegietakoak 80 eta 84 puntuetako tartean daude, hau da, ardo “onak” dauden puntuetan.

Txakoli Tinto2014ko Peñin Gidak Bizkaiko Txakolinaren gaurko errealitatea aurkezten du, hau da, ekoizpen mugatu eta tamainaz Jatorrizko Deitura txiki bat, baina kalitate eta gero eta aukera handiagokoa, jendeak ezagutzen duen betiko Txakolina baino askoz eta zabalagoa dena. Uzta berantiarko ardoek, txakolin gorriek, edo haritzezko kupelan irakitakoek, adierazten dute Jatorrizko Deiturako upeltegi eta enologoen eboluzioa, egindako lan ona eta beraien ikerketaren emaitzak. Espainako Ardoen Peñin Gidako 2014 edizioan (bere historiako 24garrena) 135 zonaldeko  2.137 upeltegietan ekoiztutako 10.000 ardotik gora kalifikatu dira, bataz besteko nota 87,8koa izan delarik.

Escribir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *