2015ko Artzain Eguna jendetsua eta arrakastatsua

“Osasungarria, naturala, kultura baten esentzia, tradizio baten errotzea. Produktu magiko bat ” moztu du Josean Alijak
” Osasungarria, naturala, kultura baten esentzia, tradizio baten errotzea. Produktu magiko bat “, Josean Alija, Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeko sukaldariak pleno aretoan egindako gazta mozketa ekitaldian esan bezala. Idiazabal gazta gaztearen ale bat zatikatu du Alijak eta horrela gazta denboraldi berria zabaldu du.
Ekitaldi bertan, Eroski Taldea ere omendu dute Euskal Herrian naiz Euskal Herritik kanpo Idiazabal Gaztaren banaketa eta difusioan egindako lanagatik
Artzain egunaren babesean erregulartasun-kalitate sariak eman zaizkie Lazkaoko Isidro Sukia artzaiari eta Nafarroako Sunbillako Lizun gaztandegiari.

Ekitaldi nagusian egon dira:
Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea.
Jon Peli Uriguen, Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo departamentuko diputatua.
Koldo Lizarralde, Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendari Nagusia.
Igor Eguren, Ordiziako alkatea
Jose Mari Ustarroz Idiazabal Gaztako jatorri izendapeneko Lehendakaria.
Josean Alija, Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeko sukaldaria eta gazta moztu duena.
Isidro Sukia (Lazkao, Gipuzkoa) eta Lizun Gaztandegia (Sunbilla, Nafarroa), erregulartasun-kalitate gaztagile sarituak.
Gotzon Elizburu, Eroski Taldeko elkarlan komertzialetarako arduraduna.
J. J. Castillo, J. Eizmendi, Ahizpea Oihaneder, Nikolas Ramirez eta Tristán Montenegro, sukaldariak.
Karmele Murua, Felix Goiburu, Jesus Ansola (Mausitxa), Nicolas Remiro eta Juanjo Aranburu artzainak.
Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiako kofradeak
Ordizia jendez gainezka
Hala ere, egunak ekitaldi nagusirako baino gehiagorako ere eman du. Ahari erakus-lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Baita bildots erreak dastatzeko ere. Horretarako ilara luzeak egin behar baziren ere.
Eta hamaiketan puntuan, tradizioak agintzen duen moduan, 2.000 ardik baino gehiagok Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.

AHARIEN LEHIAKETA-ORDIZIA 2015 — ARTZAIN EGUNA
2015ko apirilaren 8an
ESNE KONTROLEKO AHARIEN TXAPELKETA
Emaitzak
MUTUR BELTZAK
Arkumetan
Olalde Elkartea.Olalde Baserria (Legorreta)
Bildotsetan
Makatza baserria (Legazpi)
Zaharretan
Aizpea Elkartea. Aizpea Baserria (Olaberria)
MUTUR GORRIAK
Arkumetan
Armuino Artegia (Berastegi)
Bildotsetan
Galtzata Baserria (Oiartzun)
Zaharretan
Oraa baserria (Zumarraga)

ERRAPE ERAKUSKETA-TXAPELKETA
Mutur Beltza
Errape onena arditan:
Aizpea baserria (Olaberria)
Errape onena bildotsetan:
Aizpea baserria (Olaberria)
Mutur Gorria
Errape onena arditan:
Gomiztegi baserria (Oñati)
Errape onena bildotsetan:
Gomiztegi baserria (Oñati)

AHARIEN XVII LEHIAKETA MORFOLOGIKOA- MUTUR BELTZA ETA MUTUR GORRIA, ORDIZIA
GORRITAN
Arkumeak (urte bat baino gazteagoak):
1º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
2º Miguel Amiano (Altzo)
3º Resu Balerdi (Altzo)
Bildotsak (bat eta bi urte bitartekoak):
1º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
2º Olabide Elkartea (Zerain)
Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak):
1º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
2 º Resurrección Balerdi. Etxeluze Baserria (Altzo)
3 º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
MUTUR BELTZA
Lote bakarra aurkeztu da.

Fuente: Azoka Ordizia

 

Escribir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *