XX Feria de Vinos de Rioja Alavesa/Arabar Errioxako Ardoen XX. Azoka

Este viernes y sábado, días 14 y 15 de noviembre, la Plaza Nagusia de Ordizia acogerá la XX Feria de Vinos de Rioja Alavesa. Además del vino, se podrán degustar diferentes variedades de quesos, donde se sumarán también puestos artesanos en los alrededores de la Plaza. El horario de la feria será el siguiente: viernes de 18:30 a 21:30 horas, y el sábado, de 11:30 a 14:30 horas y 18:30 a 21:30 horas. La feria compartirá protagonismo con el 27 Concurso de Queso Campeón de campeones-Ordizia Txapeldun, que tendrá lugar el sábado a partir de las 12:30 horas.

La feria contará con la participación de 15 bodegas, 10 de ellas de la denominación Rioja Alavesa, más cuatro bodegas invitadas. Las 10 bodegas de la Rioja Alavesa son las siguientes: Medrano Irazu, Lar de Paula y Viña Laguardia (El Villar), Bodegas Uribe, Laukote y González Bocos (Laguardia), Señorio de la Viñas y Castillo de Laserna-Hermanos Fernández (Laserna), Miguel Angel Muro (La Puebla) y Heredad Bello Berganzo (Samaniego). Entre los stand invitados se encuentra el club ‘El catador de venenos’, club creado por el ordiziarra Tomás Bosque y su hija Leire.

Además del Queso Idiazabal, se podrán degustar quesos del Roncal, Cantabría, Asturias y Zamora. También se colocarán stands de aceites, conservas y embutidos, y la carnicería Siglo XX Harategia de Ordizia pondrá a la venta productos precocinados.

Con la organización de esta feria, la delegación de Ferias y Festivos del Ayuntamiento de Ordizia persigue tres objetivos: dar a conocer y presentar vinos de calidad; promocionar la producción de las bodegas; y acercar a las y los consumidores productos de calidad.

Campeón de campeones

En perfecto maridaje, el vino compartirá protagonismo con el queso, ya que el sábado a las 12:30 horas se celebrará el 27 Concurso de Queso Campeón de Ordizia-Ordizia Txapeldun. Los campeones de las diez últimas ediciones (desde 2005 hasta 2014) del concurso de Queso de Oveja Latxa de Ordizia optan al premio de los campeones organizado por el Ayuntamiento de Ordizia y la Cofradía del Queso Idiazabal de Ordizia en colaboración con la Denominación de Origen Idiazabal.

Los pastores y queseros que se darán cita el sábado en Ordizia son los siguientes: ganador en 2005, 2007 y 2009 Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar); ganador en 2006 y 2010 J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); ganador en 2008, 2011 y 2013 Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), ganador en 2012 Jon Etxebarria (Zeanuri), y la ganadora del concurso del 2014, Karmele Murua (Ondarre Baserria-Segura).

Los tres mejores quesos se llevarán un premio en metálico de 300 euros el ganador, 200 el segundo y 100 el tercero. Tendrán opción a recibir medallas de oro, plata o bronce en el caso de superar la puntuación de siete puntos sobre diez, y el primero podrá asimismo llevarse el premio Queso de Oro si supera la nota de 8 puntos.

El jurado estará compuesto por ocho personas: Mikel Zeberio (Gastrónomo), el cocinero Iker Markines (Kuko jatetxea), Jesus Salmerón (Denominación de Origen Idiazabal), el cocinero Tristán Montenegro (Café de la Concha), la deportista ordiziarra Maider Gaztañaga, el cocinero Iñigo Lavado (Iñigo Lavado jatetxea), Marta Albisu (Denominación de Origen Idiazabal) y Félix Ibargutxi (Periodista).

/————————————-/

Datorren ostiral eta larunbatean, hilak 14 eta 15, Arabar Errioxako ardoen 20. azoka ospatuko da Ordiziako Plaza Nagusian. Ardoa ez ezik, hainbat herrialdetako gazta dastatu eta erosteko aukera ere izango da, eta plazaren inguruan artisauak ere izango dira. Azokak honako ordutegia izango du: ostiralean 18:30-21:30 eta larunbatean 11:30-14:30 eta 18:30-21:30. Azokaren osagarri, ‘Ordizia Txapeldun’ gazta lehiaketa jokatuko da larunbatean, 12:30ean hasita.

Denera 15 upategitako ardoak dastatzeko aukera izango da, horietatik 10 Arabar Errioxakoak; gainontzeko laurak upategi gonbidatuak izango dira. Honakoak dira Arabar Errioxako 10 upategiak: Medrano Irazu, Lar de Paula eta Viña Laguardia (El Villar herrikoak), Bodegas Uribe, Laukote eta González Bocos (Laguardiakoak), Señorio de la Viñas eta Castillo de Laserna-Hermanos Fernández (Laserna), Miguel Angel Muro (La Puebla) eta Heredad Bello Berganzo (Samaniego). Gonbidatuen artean, Tomas eta Leire Bosque aita-alaba ordiziarrek sortutako “El catador de venenos” kluba dago.

Dastagai egongo diren gazten artean, Idiazabal Gazta ez ezik, Erronkari, Kantabria, Asturias eta Zamorako gaztak izango dira. Horiekin batera, olio, kontserba eta hestebeteak ere egongo dira bisitarien eskura. Ordiziako Siglo XX Harategiak aurrez prestatutako jakiak izango ditu salgai.

Azoka hau antolatuta hiru helburu lortu nahi ditu Ordiziako Udaleko Jai eta Azoka delegazioak: kalitatezko ardoak aurkeztea eta ezagutaraztea; upategiei haien ekoizpena ezagutarazten laguntzea; eta kontsumitzaileek kalitatezko produktuak estimatzea.

Txapeldunen txapelduna

Azokaren osagarri, 27. ‘Ordizia Txapeldun’ gazta lehiaketa ere jokatuko da larunbat eguerdian, 12:30ean hasita. Bertan, Euskal Jaietako Ardi Latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketaren azken hamar urteetako (2005etik 2014ra) irabazleak lehiatuko dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.

Honako gaztagileak arituko dira lehian larunbatean: 2005, 2007 eta 2009ko irabazle Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar); 2006 eta 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2008, 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2012ko irabazle Jon Etxebarria (Zeanuri), eta azkenik aurtengo irabazlea, Ondarreko Karmele Murua (Segura).

Hiru gazta hoberenak diru-saria jasoko dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditzen badute, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratzeko aukera izango dute. Lehenengoak, Urrezko Gazta irabaziko luke zortzi puntu baino gehiago lortuz gero.

Epaimahaia honako zortzi lagunek osatuko dute: Mikel Zeberio gastronomoa, Iker Markinez sukaldaria (Kuko jatetxea), Jesus Salmeron (Idiazabal Jatorri Izendapena), Tristan Montenegro sukaldaria (Café de la Concha), Maider Gaztañaga ordiziar kirolaria, Iñigo Lavado sukaldaria (Iñigo Lavado jatetxea), Marta Albisu (Idiazabal Jatorri Izendapena) eta Felix Ibargutxi (Kazetaria).

Escribir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *