II Buzkantza Jaia

Sábado, 6 al lunes, 8 de Diciembre. Elorrio-Bizkaia

Tras el éxito cosechado el pasado año, el Ayuntamiento de Elorrio va a celebrar la II edición de la “Buzkantza Jaia” del 6 al 8 de diciembre con el propósito de rendir homenaje a uno de los productos que conforman la base de la gastronomía local, la buzkantza (morcilla) de verdura.

Tal y como refleja el refranero local con el dicho “Elorrioko Buzkantza zazpi libra eta bost ontza”, la morcilla ha estado siempre muy presente en la localidad, pero en la actualidad, la costumbre de hacer buskantza está desapareciendo y con ella, uno de los platos típicos de Elorrio. De ahí el interés municipal por retomar esta práctica.

Según explica Joseba Mujika, teniente alcalde de Elorrio, “a través de la “Buzkantza Jaia” pretendemos, además de recuperar la costumbre de hacer morcilla y su inclusión en la gastronomía como producto típico, promocionar la venta de productos de la comarca, dinamizar los servicios de comercio y hostelería locales, y potenciar el atractivo turístico del municipio”. Concretamente, el Consistorio elorriarra ha previsto tres jornadas en las que la buzkantza será la protagonista absoluta.

En esta segunda edición el jurado profesional estará compuesto por cocineros de la talla de Beñat Ormaetxea del restaurante Jauregibarria (Zornotza), Juantxu Larrucea del restaurante Juantxu (Zornotza), Iñigo Kortabitarte del restaurante Kobika (Durango), Juan Ranilla del restaurante Narru (Elorrio), Iñaki Uribe de Saltsan Katerin (Durango), Iñigo Fuertes del restaurante Akebaso (Atxondo) y Sergio Ortiz del restaurante Zarate (Bilbao).

Además, en esta ocasión la Buzkantza Jaia contará con la colaboración de EROSKI, sin olvidar la inestimable participación de las sociedades gastronómicas de la localidad.

Puente de diciembre

Por un lado, el sábado 6 de diciembre se celebrará el “Concurso de morcilla” en el que diez carnicerías de Elorrio, Matiena, Mañaria, Berriz, Zaldibar, Durango, Zornotza, y Ezkio-Isaso competirán por ganarse el paladar del jurado profesional y popular gracias a sus morcillas de verdura.

Las sociedades gastronómicas de Elorrio abrirán sus puertas entre las 12.30 y 14 horas al público en general para que prueben las cuatro morcillas seleccionadas previamente por el jurado profesional.

La cata popular está abierta a todas aquellas personas que quieran participar; para ello, tan solo deberán adquirir un cupón en la Oficina de Turismo (c/ Berrio Otxoa, 15) entre las 11 y las 13.30 horas de ese mismo día. El precio del cupón es de 5 euros y habrá que entregarlos con las puntuaciones antes de las 14.30 horas en la misma Oficina.

El fallo de ambos jurados se dará a conocer a partir de las 14.30 horas en el frontón de la Plaza. Tanto la morcilla elegida por el jurado profesional como la elegida por el público serán galardonadas con 200 euros, un diploma; y a los finalistas, se les hará entrega de un diploma.

Asimismo, ese mismo día los establecimientos de la asociación de comerciantes EME  organizarán “Elorrioko Dendak Erakusgai””, un mercado de invierno en el que sacarán sus mejores productos a la carpa que se instalará en frontón de la Plaza.

Por otro lado, se celebrará el “Concurso de Pinchos de morcilla” a partir de la tarde el día 6 y hasta el día 8 a mediodía. 12 tabernas y restaurantes de Elorrio afinarán su agudeza para sorprender al público con propuestas a base de morcilla de verdura. En este caso, también habrá premio popular y profesional. Para animar la participación del público, los establecimientos participantes ofrecerán su pintxo a base de morcilla a 1 euro. Dichos locales estarán debidamente señalizados y contarán con el material necesario para promocionar su propuesta y que el público pueda votar.

El fallo de ambos jurados se dará a conocer el 8 de diciembre a las 14.30 horas en el frontón de la Plaza y habrá dos pintxos ganadores, uno elegido por el jurado profesional y otro por el público. Ambos serán galardonados con 200 euros, un diploma; y a los dos finalistas, se les entregará un diploma.

De forma paralela, a lo largo del día 8 de diciembre, el frontón de la Plaza acogerá una feria de artesanía y productos locales.

Como colofón a tres días de fiesta, entre todo el público participante se sorteará un cheque por valor de 150 euros para utilizar en un establecimiento de EROSKI.

Stand en la Azoka de Durango

Toda esta información sobre la “Buzkantza  jaia” y los atractivos turísticos del municipio se darán a conocer en la Feria del Disco y el Libro de Durango que se celebrará del 5 al 8 de diciembre de Landako Gunea.

Por primera vez Elorrio estará presente en el evento más importante del libro y disco vasco con un stand en el que informará a las y los visitantes de los aspectos más significativos del pueblo y promocionará la fiesta de la morcilla que se celebra durante eso mismo puente de diciembre.

Larunbatetik, abenduak 6, astelehenera arte, abenduak 8. Elorrio-Bizkaia

Iaz lortutako arrakastaren ostean, Elorrioko Udalak “Buzkantza Jaiaren” II. edizioa ospatuko du abenduaren 6tik 8ra, herriko gastronomiaren oinarria osatzen duen produktuetako bati, barazkiz egindako buzkantzari, omenaldia egiteko helburuz.

Herriko esaera zaharrean, “Elorrioko Buzkantza zazpi libra eta bost ontza”, ikus daitekeen moduan, buzkantzak beti izan du presentzia handia herrian, baina gaur egun buzkantza egiteko ohitura desagertzen ari da, eta berarekin, Elorrioko plater tipikoetako bat. Hori dela eta, Udalak berreskuratzeko interes handia du.

Joseba Mujika Elorrioko alkateordeak azaldu duenez, “’Buzkantza Jaiaren’ bitartez, buzkantza egiteko ohitura berreskuratzeaz eta gastronomian produktu tipiko gisa sartzeaz gain, eskualdeko produktuen salmenta sustatu, herriko merkataritza eta ostalaritza zerbitzuak dinamizatu, eta udalerriak turismoaren aldetik dituen alderdi erakargarriak indartu gura ditugu”. Horrela, Elorrioko Udalak aurreikusi dituen hiru egunetan buzkantza izango da protagonista nagusia.

Bigarren edizio honetan, epaimahai profesionala maila handiko sukaldariek osatuko dute: Jauregibarria jatetxeko (Zornotza) Beñat Ormaetxea, Juantxu jatetxeko (Zornotza) Juantxu Larrucea, Kobika (Durango) jatetxeko Iñigo Kortabitarte, Narru jatetxeko (Elorrio) Juan Ranilla, Saltsan Katerineko (Durango) Iñaki Uribe, Akebaso jatetxeko (Atxondo) Iñigo Fuertes eta Zarate jatetxeko (Bilbo) Sergio Ortiz.

Horrez gain, aurtengo edizioan, Buzkantza Jaiak EROSKIren laguntza ere izango du, herriko elkarte gastronomikoen partaidetza bikaina ahaztu barik.

Abenduko zubia

Alde batetik, zapatuan, abenduaren 6an, “Buzkantza lehiaketa” ospatuko da. Lehiaketa horretan, Elorrioko, Matienako, Mañariko, Berrizko, Zaldibarko, Durangoko, Zornotzako eta Ezkio-Isasoko hamar harategik epaimahai profesionala eta herri epaimahaia txunditzeko ahalegina egingo dute, barazkiz egindako euren buzkantzekin.

Elorrioko elkarte gastronomikoek eguerdiko 12:30etatik 14:00etara euren ateak zabalduko dituzte jende guztiarentzat, aurretik epaimahai profesionalak aukeratutako lau buzkantzak dasta ditzaten.

Dastatze herrikoia parte hartu gura duten pertsona guztientzat egongo da zabalik; horretarako, kupoia erosi beharko dute Turismo Bulegoan (Berrio Otxoa kalea, 15) egun bereko goizeko 11:00etatik 13:30etara. Kupoiek 5 euro balioko dute, eta puntuazioak idatzita entregatu beharko dira 14:30ak baino lehen, Bulego berean.

Epaimahai bien erabakia 14:30etatik aurrera ezagutaraziko da Plazako pilotalekuan. Epaimahai profesionalak aukeratutako buzkantzak zein herritarrek aukeratutakoak 200 euro eta diploma bana irabaziko dituzte; eta finalistek diploma jasoko dute.

Halaber, egun horretan bertan, EME merkatarien elkarteko saltokiek “Elorrioko Dendak Erakusgai” antolatuko dute, neguko azoka, euren produktu hoberenak Plazako pilotalekuan instalatuko den karpara ateratzeko.

Beste alde batetik, abenduaren 6ko arratsaldetik abenduaren 8ko eguerdira “Buzkantza Pintxoen Lehiaketa” ospatuko da. Elorrioko 12 taberna eta jatetxek euren trebezia guztia erabiliko dute jendea harritzeko, barazkiz egindako buzkantza oinarri hartuz egindako proposamenekin. Oraingoan ere herritarren saria eta profesionalena izango ditugu. Jende guztiaren partaidetza bultzatzeko, parte hartzen duten establezimenduek euro batean eskainiko dute buzkantzaz egindako pintxoa. Lokal horiek behar bezala seinalatuta egongo dira, eta euren proposamena sustatzeko beharrezkoa den material guztia izango dute, jendeak bozkatu ahal dezan.

Epaimahai bien erabakia abenduaren 8an jakinaraziko da, eguerdiko 14:30etan, Plazako pilotalekuan. Bi pintxo irabazle egongo dira, bat epaimahai profesionalak aukeratutakoa eta bestea herritarrek aukeratutakoa. Biek  200 euro eta diploma bana irabaziko dituzte; eta finalistek diploma jasoko dute.

Aldi berean, abenduaren 8an, Plazako pilotalekuak artisautza eta herriko produktu azoka jasoko du.

Hiru eguneko jaiari amaiera emateko, parte hartu duten guztien artean 150 euroko balioa duen txeke bat zozketatuko da. Txekea edozein EROSKI saltokitan erabili ahal izango da.

Stand-a Durangoko Azokan

Buzkantza jaiari eta udalerriak turismorako duen erakarpenari buruzko informazio guztia, abenduaren 5etik 8ra Landako Gunean ospatuko den Durangoko Euskal Disko eta Liburuaren Azokan ezagutaraziko da.

Elorrio euskal liburu eta disko ekitaldi garrantzitsuenean egongo da lehen aldiz, bere standarekin. Bertan, herriaren alderdi interesgarrienei buruzko informazioa emango zaie bisitariei, eta zubi horretan bertan gure herrian burutuko den buzkantzaren jaia ere sustatuko da.

Donde comer/Non jan:

1
Hotel Elorrio

Hotel Elorrio en Elorrio

Buen restaurante en el que podemos comer tanto de menú (muy solicitado) como a la carta. Cocina tradicional en raciones abundantes.

Escribir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *