Euskal Gastronomia Akademiaren Gastronomiari buruzko Unibertsitate-ikasketen Sariaren III. Edizioaren deialdia

27 enero, 2026

Euskal Gastronomia Akademiaren Gastronomiari buruzko Unibertsitate-ikasketen Sariaren III. Edizioaren deialdia

Euskal Gastronomia Akademiak onartu du Euskal Gastronomia Akademiaren Gastronomiari buruzko Ikasketen Sariaren III. Ediziorako deialdia egitea eta argitaratzea; deialdia zuzenduta dago Euskal Unibertsitateetako Fakultate batzuetan ikasten duten eta euren Gradu Amaierako Lanetan (GRAL) edo Master Amaierako Lanetan (MAL) Gastronomiarekin lotutako gaiak -ikerketa edo azterlanen bidez- jorratzen dituzten Ikasleei.

Sariaren oinarriak eta aitortza ekonomikoa ondorengo estekan kontsulta daitezke (PDFrako esteka)… Ikasleek nahi badute intereseko gaiak proposatu diezazkietela euren ikerketarako, hori idatziz eskatu dezakete Euskal Gastronomia Akademiaren emailean: margari.gastrovasca.com

Sariak Euskal Gastronomia Akademiak antolatzen duen Urteko Ekitaldian  banatuko dira, zeren bertan sariak banatuko baitzaizkie Gastronomiarekin lotutako pertsona ospetsuei eta diziplina batzuei. Horri begira, Urteko Sariak banatzeko eguna eta lekua jakinaraziko zaizkio Euskal Gastronomia Akademiaren Gastronomiari buruzko Unibertsitate-ikasketen Sariaren III. Edizioa irabazten duen Unibertsitate-ikasleari.