Zumarragako Jakintsua Bere Mendeurrenean

16 September, 2016

Egilea: Antón Arbulu Ormaechea

Aurte ehun urte betetzen dira Jose Maria Busca Isusi, “Lauran”,  jaio zenetik, eta hogei ta hamar urte hil zenetik. Zumarragako egungo historiaren izen handietako bat da, eta herriaren Seme Kutunetako bat, eta 1996an izena eman zion kale bati, idazki honen egilea zela orduan alkate.

Ezagutu eta tratatu zutenek abegitasuna eta maitasunez gogoratzen dute, gizon ireki, hurbil, eskuzabal eta lasaitzat. Erraz eramateko moduko pertsona, hizketa atseginekoa, eta adiskide aparta. Adiskidetasuanari ematen zion balioa erakusteko, askotan kontatu izan da Espainian zehar sarri egiten zituen bidaietan inoiz ez zuela ahazten igarotzen zen lekuetan zeuzkan ezagun guztiei deitzea, agurtze hutserako bazen ere. Bihotz handi eta oparokoa, bide horretatik bera jaioterri Zumarragako jendeen estimua eta sinpatia jaso zituen, eta baita oso izen handiko petsonena ere, tartean ziren eta, besteak beste, Gregorio Marañón, Pío Baroja, Julio Caro Baroja, Néstor Luján, Luis Martín Santos edota Jorge Oteiza.

Casa-natal-Busca-IsusiGogoratu dezagun aitona Sardiniatik etorria zela, XIX mendearen erdialde inguruan, trenbidearen eraikuntzan lan egiteko, eta hemen herriko alaba batekin ezkondu zela. Haren seme nagusia, Jose, alkate izan genuen 1920ko hamarkadan; Juan Ignazio Busca Sagastizábal, hau bigarrena zen, musika interprete eta konpositore handia izan zen, besteak beste Cantemos al amor de los amores-en partitura laga baitzigun; eta Laureano, anaietan gazteena, altzariaren munduko enpresaria izan zen, gauzak ikasteko eta irakurtzeko gogotsu beti, eta zaletasun horiek seme zituen Jose Maria eta Iñakiri pasa zizkien; azken hau burtsako artekaria zen, eta Gipuzkoako prentsako kolaboratzailea ere bai, “Banderillero” izengoitiaz aritzen baitzen.

Madrilgo Unibertsitate Zentralean, Lauranek” Natur Zientzia ikasi zituen, bromatologian (elikagaiez arduratzen den zientzia) eta trofologian (nutrizioaren zientzia) espezializatuta.  Gerraoste betan, erabaki zuen elikadura aztertzera bideratzea bere jarduera, etxeetan hain urria zen elikadura horrexetara alegia. Carmen Agirrerekin ezkondu, eta gaun egun ondorengo ugarirekin oso zabalduta dagoen familia handia sortu zuten elkarrekin..

Jose Maria Busca Isusi gizon ilustratua zen, jakintza entziklopedikoz hornitua. Bere ikasketak natur ingurunearen gaineko ezagutzara eraman zituen, nekazaritzara, basogintzara eta zumearen laborantzara. Baina, aldi berean, sukaldaritzan sakontzen joan zen, ordura arte euskal esparruan landu gabea zen ikuspegi zientifikotik. Dastamenaren lanketa adimenarenarekin harmonizatu zuen, eta zientzia bizitzen jakitearekin, herri kulturaren irakasgarriak irakasgarri akademikoekin lotu zituen, eta gai zen baserrian baserritarrarekin eta laborategian kimikariarekin ikasteko; eta horretaz guztiaz gain, profeta izan zen bere herrian, denok aitortzen baitiogu gastronomiaren zientziaren eta, horrenbestez, euskal kulturaren maila igotzeko egin zuen lan eskerga.

Busca Isusiren euskaltasuna ez zen aho txikiarekin adieraztekoa, baizik eta aktiboa eta korronte guztietara zabaldua. Aranzadi Natur Zientzien Elkartearen sortzaile eta presidenteordea izan zen, Gastronomiaren Euskal Kofradiaren fundatzaile eta ohorezko presidentea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen, Eusko Ikaskuntzaren, Espainako Gastronomia Akademiaren o Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos,eta abarren kide aktiboa. Akademia Ibiltariaren kide ere izan zen, Angel Cruz Jaka, Luis Arcelus eta Reyes Korkostegirekin batera. Eta Europar Mugimenduaren Nazioarteko IV. Biltzarra zela eta 1962an Munichen izandako hogeita hamar bat euskal demokraten artean izan zen, frankismoak “Municheko elkar hartze makurra” izena emanez kondenatu zuen ekitaldi harta alegia.

Urte batzuk geroago, 1958ko irailean, afaria antolatu zuen Beloqui Elkartean Gregorio Marañón doktorearen ohorez, eta arte, zientzia, kultura eta komunikazioaren arloko izen handi asko bildu zituen mahai haren inguruan. Afaria Imanol Apaolazak prestatu zuen, eta oroitza ahaztezina utzi zuen mahaikideen artean.

Gauzak ongi zabaltzeko ohikoaren gainetiko dohainak eta jakintza behar dira, eta Busca Isusi ondo osatuta zegoen bi gauza horietan. Idazle ona -estilo sinple baina zehatza erabiltzen zuen-, hizlari baikaina, solaskide paregabea eta maisu eskuzabala, sukaldaritzako arteareriko interesa zuen gizonezko kopurua handitzea lortu zuen. Eta beti prest zegoen aholkuak edo informazioak eskatuz hurbiltzen zitzaizkion sukaldaritzaren munduko profesionalei laguntzeko. Esate baterako, berak iradokirik sartu zituen Jose Manuel Zubizarretak Frantziako sukaldaritzan zeharo estimatutako antzara eta ahate deribatuak Etxeberri jatetxearen kartan, eta baita Sagardoz ere, Buscak berak asmatutako sagardo-calvadosa, sagardo-pattarraren ezaugarri digestiboak baliatzen zituena bera.

Alabaina, sukaldritza berriaren gehiegikeria abangoardista batzuk ez zituen gustuko “Mahai-zapiaren gainean zebitzatzen den eta izarapean egiten den guztia”, asmatuta zegoela uste zuen, adiskdie zuen Juan Jose Lapitzek zenbaitetan gogorazi digun moduan.

Bromatologoa, nekazaria, idazlea, etnografoa, historialaria, eta landare-genetika, mikologia, mineralogia, zuraren industria, hirigintza, zezen-hazkuntza eta milaka gauza gehiagoen gaineko ikerlaria, diziplina askotariko eta konplexuen barnean. Baina, batez ere, bizitaz dena jakin nahi zuen gizakia, jakin-egarri aseezinez betea, jakintza-eta-kultura-gogoz blaitua, eta gizatasun erabatekoz osatua. Eta bailo horiek guztiek eredu eta argi bihurtzen dute, garai zail hauetan aurrera egin ahal izan dezagun.