Santo Toma Azoka

16 December, 2016

Fuente: bilbaoturismo

Santo Tomaseko jai-egunak, euskal nekazarien munduaren zaporea Bilbora hurbiltzen du. Egun osoan zehar, baserritarrek euren etxeetako abereak erakusten dituzte eta hainbat standetan produktu ugari eros daiteke: gazta, erroskilak, eztia, gozokiak, fruituak, barazkiak eta artisautza. Gabonak baino lehen ospatzen den herritarren jai honetan, Areatzara eta Plaza Barrira milaka pertsona gerturatzen dira. Leku bi hauetan, txakolinarekin batera, taloa txorizoarekin jan daiteke eta bertso, txalaparta, trikitixa eta tradiziozko doinu ederrez goza daiteke.

Merkatu honen jatorria XIX. mendean koka dezakegu, garai hartan errentamenduan zeuden baserritarrak, ugazabei Bilbora (gehienak hirian bizi ziren), etxeen urteko errentak ordaintzen etortzen ziren abenduaren 21ean. Diruaz gain, baserritarrek landatzen zituzten produktuak ere ekartzen zituzten: barazkiak, frutak, kapoiak… etab.

SANTO TOMAS