San Prudentzioko jaiak 2016

22 April, 2016

Airean da dagoeneko jai usaina Araban. Badatoz sanprudentzioak. Eta aurten indar berriarekin. Gure ahaleginak, arabar guztionak, ari dira emaitzak ematen; txikiak oraindik, baina gogor jarduten animatzen gaituztenak, arabarren enplegua, ekonomia eta ongizatea berreskuratzeko. Orain, inoiz baino gehiago, Araba da gure erronka.

San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren ohoreko jaiak apalak dira, familia artean pasatzekoak eta, batez ere, abegitsuak, lurralde honetan halakoxeak baikara. Gainera, aitzakia ezin hobea dira tradizioa behar den tokian jartzeko; izan ere, ziur gaude iraganetik ikasteak laguntzen digula orainari eta etorkizunari aurre egiten.

Pregoiak, Juan Ignacio Lasagabasterrek emango duenak, protagonismo berezia emango dio ondare historikoari eta Santa Maria Katedraleko Fundazioak egindako lanari; izan ere, lan hori nazioarte mailan aintzatesten da eta eragile garrantzitsua da Arabako Lurralde Historikoaren turismoan. Foru aldundiak azken urteotan egin duen inbertsio ekonomiko handia da apustu horren erakusle argia.

Egitarau zabala izaten jarraituko dugu, hala nola erretreta, danborradak, ospakizunak elkarte gastronomikoetan, zortzikoa Probintzia Plaza, erromeriak Armentiara eta Estibalitzera eta kultura eta kirol ekitaldiak.