José Mari Gorrotxategi Pikasarri, gozogilea, agur

José Mari Gorrotxategi Pikasarrik utzi gaitu, gozogile ospetsua, euskal kulturaren galera nabarmena.

Jose Mari Gorrotxategiren bizitzan atzerabegirada egingo bagenu, ibilbide oparo bat ikusiko genuke. Zalantzarik gabe arras bizia, bere bizitzako alderdi guztiak sutsuki bizi izan dituena, oparotasunean.

Ezagutzeko aukera osoa izan dugunok; berarekin bizipenak, bazkariak, afariak, bilerak… partekatu ditugunok, ondo aski dakizkigu aukera guztiak, bizitzako gertaera guztiak gozamenerako aukera modura ikusi dituela, hazkuntzarako edo garapenerako aukera moduan bezala bestela. Ez da inoiz  lekuko soil izan, bere papera beti oso militantea eta eraginkorra izan delarik.

Berak zioenez, 1929. urteko kinto ugarietatik bakan batzuk bakarrik hasi zituzten batxilergo ikasketak, beste guztiak praktika-ikasle gisa hasi sartu ziren hainbait denda eta tailerretan.  Gure Jose Marik familiako dendan, gozodendan, lanean hasteko aukera izan zuen.

Gozogileak zahartzarora iristean beraien negozioa eskualdatzeko ohitura zuten. Bere aitonak, Matias Gorrotxategik, Anacleto Berroetaren eskutik jaso zuen gozodenda 1925. urtean. Eskualdatze kontratuan establezimendua, gozodenda, txokolategi, kandela eta jangai denda bezala azaltzen da deskribatua.

Gozogileak beraien lanbidea zintzoa herri eta hirietako erdialdean kokatutako tailerretan garatu izan dute. Horregatik beraien lanlekua XVII. Mendez geroztik kale Nagusiko 2.enean, parrokiaren, Udaletxearen eta plazaren alboan, egon da, herriko jaialdi guztiak ospatzen diren lekua..

Plaza Zaharrean, zaldi gurdiek geldialdia izaten zuten zaldien aldaketa egiteko, urtetan Kale Nagusia Madrid eta Paris lotzen zituen ibilbide Nazionalaren zati bat zen.

1929. urteko erramu-igandean jaio zen Jose Mari Gorrotxategi Pikasarri, lau anai-arreben artean nagusia; hamalau urterekin bukatu zituen ikasketak Eskolapioetan, bere aitaren, Jose Mari Gorrotxategi Otaegiren tailerrean lana egiten hasi zelarik. Bere aita negoziaren arduraduna  zen bigarren belanauldia gisa.

Bere prestakuntza Donostia, Iruña eta Biarritzen hobetu zuen. Cugat del Vallés-eko eskolako ikasle sortzailetako izan zen.

Familiako negozioaren ardura hartzean kalitatean eta ospean sona handia lortzera eraman zuen. Zalantzarik gabe, euskal gozogintzan erreferentea. Produktu berritzaileen sormena azpinmarratuko genuke, Xaxuak adibide ( izena gozodendan lan egin zuen langile bati hartua,, Tolosako San Blas ermitaren ondoan dagoen Sasueta baserrian jaioa), hainbat turroi, teilak, kanutiloak, txokolateak,…

Jose Mari Gorrotxategi Pikasarrik arreta berezia izan du gozoak lantzen zituenak gozogile maila berreskuratzeko . Antzina pastelgileak okinen eta gozogilen tartean kokatutako pastelak egiten zituzten gremioa osatzen zuten. Normalea pastelak haragizkoak ziren eta horregati da ulergarria atsotitzek ziotena, alferkerian  pasatzen zituztela ostiralak, bijilia eguna izanik haragirik ezin baitzen jan.

Lehen esan dugun bezala establezimendua argizarintzarekin lotua zegoen. Argizaritza eta gozogintzaren lotura lehengaietan datza: argizaria eta eztia. Bata  argia emateko eta bigarrena gozatzeko. Historian zehar, argizaritzak garrantzia handia izan du Euskal Herrian; aspaldiko siniskeriak zionez argia beharrezkoa zen ondorengo bizitzarako bidea argitzeko. Argi indarra zabaldu zenean negozioak bide berriak bilatu behar izan zituen. Txokolate ekoizpena zen  beste ohiko iharduera bat establezimendu honetan, sarritan sendagai gisa erabilia izan zelarik. Mendetan zehar txokolatearen kontsumoa hedatu da, nahiz luxuzko produktutzat hartu.  Elikagai denda bezala ere bere garrantzia zuen. Inguruko baserritarrak hurbiltzen ziren esnea saltzera, Izaskun, Amaroz eta Usabal auzoetatik batez ere. Sarritan produktuen salerosketa truke bidez egiten ziren.

Bere lanbidearekin batera, berehala hasi zen gozogintzarekin lotutako tresna eta osagaiak biltzen. Bide honek gozogintzari buruzko Museo ikusgarri bat sortzea eragin zuen, urtetan biltzen, sailkatzen, ikertzen  ibili ondoren. Bisitariak zuzenean ezagutu dezake Gipuzkoako historian hain garrantzikoa izan den lanbide honen nondik norakoak. Adibidez kandelak, turroiak, konfiturak, grageak, likoreak, bizkotxoak, kafea xigortzea, errotak eta txokolategia.

Jose Miguel Barandiaranek, Gasteizko apaiztegian bere aitaren rakasle izandakoak bisitatu zuen bere museoan eta aurrera  jarraitzeko animatu zuen. Ahalegina, ekarpenak ordaintzen egin zuen beti, osagai edo tresna berriak lortzeko modu bakarra zela uste zuen. Berak esaten zuen bezala, aurreneko opari gisa onartzen badezu, ez dira gehiagotan itzultzen.

Jose Marik maitasun berezia zien ere Jorge Oteiza eta Mikel Laboari.

 

Gozogintzak izandako  garrantzia azaltzeko Caracasko Gipuzkoar Erret Konpainiak 1730. urtetik aurrera Benezuelatik kakao inportatu zuela azaltzea nahikoa da. Europa mailan herrialde honetan norbanako kontsumoa handienetakoa zen. Merkataritza honen ondorio  batzuk Santa Maria basilika eta Donostiako portuaren berrikuntza lanak izan ziren.

José Mari Gorrotxategi Pikasarri 1957. urtean Mirentxu Perales Maizarekin ezkontzen da, 6 seme alaba dituzte,  5 bizi dira: José Mari (1958an jaioa), Rafael (1959), Arantza (1962), Maite (1962) aurrekoaren bikia eta 17 urtekin zendua, Iñaki(1964) eta Blanca (1967).

Jose Mari Gorrotxategi Pikasarrik beti ulertu  du denda biren harteko lantzat; senarra lanean, ekoizten eta emaztea saltzen, negozioko administrari eta  gustoa ekarriz. Horregatik, bizimodu gogorra ezagutzeagatik, ez zuen bere semeek lanbide bera izatea eta ikasketak erraztu zizkien.

Publizitate eta enpresan ikasketak hasiak zeuzkaten Rafaelek  eta Iñakik gozogile izan nahi zutela esan zioten Jose Mariri. Sentzazio bikoitza izan zuen: alde batetik pena, lehenago jakin izan balu Suizako Txokolate eta Gozogintza unibertsitatera bidali izango zituelako eta formakutza akademikoa izango zutelako, baina bestalde oso alai sentitu zen, benetako bokazioa zela baieztatu zuenean. Lan asko egin dute, baina lan horri esker jakinduria itzela lortu dute eta Gipuzkoako gozogintzan mailaa bat dute, bere aitak arrotasunez  esaten zuen bezala.

“Euskal gozogintza ren historia” laneanegindako  lana azpinmarratzekoa da, bi liburuta gertakari eta informazio bitxi asko azaltzen dira bertan. Liburua Jose Miguel Barandiaranen proposamena jarraituz idatzi zuen,  gozogintzaz zuen ezagutza kontutan izanik. Gozogintza eta Txokolatearen historia ikertu zuen, hitzaldi asko eskainiz, irratiz zein telebistaz kazetari. Sari ugari lortu ditu Euskal Gastronomiazko Kofradiatik:“Busca Isusi saria”, “Felix Mokoroa diploma” eta “Eguzkilore saria”.

Bizitzarako ezinbesteko diren familia eta lanaz gain, Jose Mari Gorrotxategik beste gauza asko garatu ditu. Horietako asko gizartearen zerbitzura, adibidez Tolosako dendariek bera zinegotzi izateko proposatu zuten eta  Tolosako Alkateorde izatera iritsi zen. Hartutako neurritan gudaosteko lehen udal ikastolaren eta udal txistu akademia sortzea izan ziren. Politika alde batera utzi zuen alderdi disziplinara lotua egon behar izanagatik utzi zuen

2008ko maiatzak 17an Tolosako Udaletxeak Areto Nagusian omenaldia egin zion  zinegotzi kapa eta kapelua jarri  zizkiotelarik.

Egun berean, bere argazki onenez osatutako argazki erakusketa bat zabaldu zuten, bertan Tolosako bizitza kulturala, festa giroa eta gastronomikoa isladatzen zuelarik. Argazkilaritza izan da Jose Mariren beste bokazioetako bat. Nazioarteko kirol argazki txapelketa irabazi zuen, “Frechilla” saria lortuz.

Aktore gisa bere saiakerak egn zituen, Donostiako Argazki Elkarteak zuzenduriko filma batean parte hartu zuen apaiz gisa. Egia esan, argazkia begiratuz, apaiz itxura osoa zuen, baina beste “osagarriak”…

Tolosak 1903. urtean eraikitako zezen plaza bat du eta Jose Marik biziki bizi izan du herri mailako bizipen hau, tauromakian paper ezberdin bete ditu.

Lehenik nobillero aritu zen, argazki honetan ikus daiteke bere ausardia.

Tolosako zezen plazan El Cordobés-en zezenketa baten bultzatzailea, toreatzailearen unerik hoberenetan. Chopera ganaduzalearengana hurbildu zen zezenketarako zezenak eskatzera. Garai horretan ohitura zen bezala, ganaduzaleak diru kopuru bat aurreratzea eskatu zion. Jose Marik afizioaz gain, ilusio eta gogoak zituen soberan, baina ez ordea aurreratzeko dirurik. Orduan, gerturatzeko erabili zuen motorra eskaini zion berme gisa. Ganaduzaleak, unkiturik, Jose Mariren jarrera ikusiaz, zezenak bidali zituen dirurik aurreratu gabe. Zezenketa ondoren segituan egin zuen Jose Marik ordainketa. Harrezkeroztik, Choperak Jose Mari gonbidatu ohi zuen bere ganadutegira zezenen probaketetara.

El Cordobes-eko zezenketaren Lehendakaria izan zen Jose Mari, argazkian ikus daitekeen bezala.

Tolosako usadioen jarraitzaile sutsua. Hemen azaltzen dugu 100 baino gehiago dituen ohituretako bat, Iruñea eta Tolosako Txistulari bandek gordetzen dutena. San Juan egunez Iruñeako banda hurbiltzen da Tolosara, eta San Fermin egunez Tolosakoa Iruñeara. San Juan egunean, Jose Marik  lore sorta bat oparitzen zion alkateari, lore sorta hori hurrengo urtearate gordeko zuten, egun horretan aurreko urtean oparitako lore sorta lehorra errez. Tradizio bitxia zalantzarik gabe.

Tolosako Babarrunaren Kofradiaren hastapenetan Jose Mari Gorrotxategik garaturiko papera oroitzeko asmoz, Jose Ignazio Telleriarengana hurbildu gara. Telleria jauna Kofradiako lehendakarietako bat  izan da Jose Mariren ondoren. Berak dioenez, Jose Mari eta bere lagun zaharra den Tolosako Babarrunaren arteko harremana oso bizia eta estua da, bere lanbideak eraginda (gozogile) jangai denda baten arduraduna, egunero baserritarrekin harremanetan baitzegoen.

1988 urtean, Tolosako Babarrunaren salmenta lur jota zegoen, salneurri oso baxua zuenez baserritarentzat bere ekoizpena ez zen interesgarria. Hori dela eta, baserritarrek bertako eta lagunentzako bakarrik ekoizten zuten. Azokan saltzen zen babarruna kanpokoa zen eta ez zuten zerikusirik Tolosako Babarrunarekin azal lakatza eta irintsua izateagatik.

Kaleko solasaldi batean, zerbait egin behar zela babarrunari buruz esan zidan, gure produktua defendatzeko. Horretarako, Irungo eta Donostiako Kofradiak bezalako kofradia berri bat sortzea interesgarria iruditzen zitzaion. Esan eta egin, egun gutxira Urrutitxo hotelean elkartu ginen eta kofradiaren lehen ideiak finkatzen hasi ginen. Gure artean gauzak argitu ondoren, bilera bat antolatu genuen 1988ko urrian herriko jendea informatzeko asmoz, harrera oso ona izan zelarik. 1989 otsailean “Tolosako Babarrunaren Kofradia” sortu genuen, Jose Mari Gorrotxategi lehen Lehendakari izendatua izan zelarik, nola ez ba.

Egun, Tolosako Babarruna gure gastronomiaren produktu ospetsua da, bertako azokan dir-dir egiten duena eta salneurri duinean saltzen dena. Aldaketa hau jende ugariren parte hartzeari esker lortu da, batez ere Tolosako Babarruna Kofradiak egindako lanarengatik. Hau da Jose Marik bere herriaren alde egiteko izan duen beste ekarpen zehatz eta emankor bat.

Urte luzez gozatu dugu Euskal Gastronomiako Kofradian kofrade eta zuzendaritza kide bezala azaldutako dinamismoaz. San Martin (kofradiako patroia) eguneko Segurako tartak, San Sebastian bezpera eta beste hainbat ospakizunetan berak egin izan dizkigu bazkalburukoak.

2008. urtean ohorezko kofrade izendatu genuen. Bere semea den Rafak bere pausoak jarraitu ditu gure elkartean gozogile gisa eta 2013. urtean ohorezko kofrade izendatua izan zen.

Hemen John Benjamin Toshack-en alboan Euskal Gastronomiako Kofradiaren postre bat zerbitzatzen gogor lanean dakusagu. Hain ederki egin zuten, aspaldiko lankideak ziruditela.

Euskal Gastronomiazko Kofradiak antolaturiko aurreneko Gaztelu Egunetan parte hartu zuen banderadun gisa.

 

Euskal Gastronomia Akademiak sorreratik Jose Mariren partaidetza aktiboa izan du. Oso eraginkorra zen bileretan, bere ekarpenak gozogintzaren ezagutza bizia eta eguneratuaz gain, gastronomia izan direlarik. Pertsonalki ohorez bete ninduten Jose Mari Gorrotxategik eta Juan Jose Lapitzek Akademia kide izateko proposamena egin zidatenean, Tafallan 2012ko azaroan. Hau ardura!

Abenduko bileretan, sarri egin dio ongi etorria Euskal Gastronomia Akademiak Tolosan. Bere seme Rafak laguntzaile lanak bete ditu maiz sukalde lanetan, bera ere Akademiako kide bihurtu delarik. Bisita hauek beti izan dira eguberritarako turroiak erosteko aukera aparta.

Noizean behin Jose Marik gustuko zituen afizio ezberdinak batera betetzen zituen. Argazki honetan azaltzen dira bere alboan Federico Lipperheide, Euskal Gastronomia Akademiaren Lehendakari sortzailea eta honen emazte zen, Dolores Aguirre Ybarra, izen bereko ganadutegiaren nagusia. Arratsalde alai bat aukera aparta da  gastronomiaz, zezenketaz edo edozertaz hitz egiteko.

Germán Arrien lagun kuttuna babestearren Slow Food-eko kide zen eta ekitaldi askotan parte hartu zuen : “Al Gusto” BEC-en, biltzarrak, “Ama Lurra eguna” Bilbon. Azken honetan Jitoma buruzagiaren alboan ikusi genuen une oro. Jitomak ez zekien Jose Marirekin agertuko zenik argazkietan.

2015ko Otsailak 25ean jaso zuen azkeneko errekonozimendutako bat, Basque Culinary Center-ek Ohorezko Pastelgile Maisu izendatu zuenean hain zuzen ere. Zuzenketa txiki bat eginez asko eskertu zuen egin zitzaion izendatzea, argi utzi nahirik bera gozogilea zela eta ez pastelgilea, bere bizitza guztian zehar esan duen bezala. Hura izan zen eguneko anekdota.

Azken finean, agurtzen dugun profesional honek bere baitan osotasunean azaldu ezin daitezkeen alderdi ezberdin ugari biltzen ditu. Gure oroimenean izango ditugu beti alor pertsonalean eta profesionalean nagusi izan diren betiko alaitasuna, umorea eta adiskidetasuna.

Goian bego, José Mari.

Juan Manuel Garmendia Otegui

FECOGAko Lehendakaria eta Euskal Gastronomia Akademiako idazkaria eta academico

Write a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.