Dastatu

22 April, 2016

 Iturria: Infotres.

400 ekoizle baino gehiago bildu dira Dastatu proiektuaren inguruan, euskal produktuak internet bidez merkaturatzeko 

  • Behi eta ardien euskal abeltzainak elkartzen dituen Harakai-Urkaiko kooperatiba eta txerriak mendian aske hazten dituen Txerrizaleok euskal baserritarren elkartea Dastatu plataformara batu dira, hasieratik ekimenaren sustatzaile den Lur Lan baserritar elkartearekin bat eginez.
  • Proiektuaren xedea, euskal elikagaiak merkaturatzea ez ezik, Euskal Herriaren irudia nazioartean hedatzea da.
  • Dastatuk, epe ertainera, gastronomiarekin loturiko hainbat esperientzia sustatuko ditu; hala nola dastatzeak, ekoizpen zentroetara bisita gidatuak eta bazkari herrikoiak.