Autonomia Erkidegoetako Gastronomia Akademia eta Institutuetako Presidenteen Foroaren eta Espainikao Gastronomiaren Errege Akademiaren Instituzionala, Produktu, Osasun eta Hezkuntzaren Alde gastronomia Akademia eta Institutuetako presidenteen Foroak, eskualdeetako kultura gastronomikoen balioa zaintzen duten irabazi-asmorik gabeko erakunde horien bilgunea den aldetik, Espainiako Gastronomiaren Errege Akademiaren (RAG) eta beraren presidente Lourdes Planaren sostenguarekin, honako hau adierazten du:
1. Kalitatezko tokiko produktua defendatu behar da, Akademietatik, Institutuetatik eta inplikatutako gainerako instituzio publikoetatik eta enpresarien zein herritarren elkarteetatik antola daitezkeen ekintza guztien bidez.
2. Ahalik eta gehien baloratu behar dira erkidego bakoitzeko tokiko ekoizleak, haien berri emanez eta euren produktu onak hedatuz.
3. Tokiko produktuak merkatu, azoka eta saltoki espezializatuetan erostera animatzen ditugu kontsumitzaileak.
4. Tokiko produktuen aldeko apustuak abantaila garbiak ditu euren inguruneko ekonomiarako, zeren lagungarria baita nekazaritzako elikagaien askotarikotasunerako, nekazaritza, abeltzaintza eta itsas sektoreko labore eta ekoizpenetarako, eta baita despopulatutako eremuen biziberritzerako ere.
5. Kalitatezko tokiko produktuak murriztu egin dezake kalitate txarra, zalantzazko jatorria eta osasunaren ikuspegitik profil eskasa izanik euren kostu txikiagoagatik kanpoko hainbat produktuk merkatuan duten eragina.
6. Eskerrak ematen dizkiegu sukaldaritza sektoreari, ostalaritzari eta nekazaritzako elikagaien ekoizleei euren etengabeko ahaleginengatik, eta bereziki pandemiaren garaian egindakoagatik.
7. Espainiar kontsumitzaileen hezkuntza nazio eta eskualde mailako kalitatezko gastronomiaren hazkundearen funtsezko atal bihurtzearen alde egiten dugu.
8. Presidenteen Foroak eta RAGek berak haur eta gazteen nutrizio-hezkuntzaren balioa nabarmentzen dute, osasuna sustatzeko bide gisa, eta, aldi berean, gastronomiak berez duen ondare kultural aberatsa defendatzeko bide gisa. Hori guztia lortzeko modu bakarra da hezkuntza-programa integral bat garatzea, gustuaren inguruko hezkuntza haurrengan lantzetik hasita eta ostalaritzako irakaskuntza profesionalera iritsiz, gastronomiari eta elikagaien zientziari buruzko unibertsitate-programen laguntzarekin, horretara egokitutako lege-esparru batez osatuta. Ekintza bateratu honekin, gastronomiaren oraingo potentzial osoa eta beraren ikuspegi kultural eta zientifikoa aprobetxatu ahal izango dira elikadura-ohiturak modu jasangarrian ere hobetzeko.
9. Presidenteen Foroak eta RAGek adierazten dute, beraz, hezkuntza, osasuna eta nekazaritzako tokiko produktu onaren defentsa euren oraingo eta etorkizuneko jardueren ardatza izango dela.
Adierazpen hori sinatzen duten Autonomia Erkidegoetako Gastronomia Akademiak:
Euskal Gastronomía Akademia
Academia Galega da Gastronomía
Academia de Gastronomía Asturiana
Academia Cántabra de Gastronomía
Academia Navarra de Gastronomía
Academia Riojana de Gastronomía
Academia Aragonesa de Gastronomía
Academia de Gastronomía de la Comunidad Valenciana
Academia de Gastronomía de Ibiza y Formentera
Academia de Gastronomía de Mallorca
Academia de Gastronomía de Las Palmas
Academia de Gastronomía de Santa Cruz de Tenerife
Academia Andaluza de Gastronomía y Turismo
Academia de Gastronomía de la Región de Murcia
Academia Extremeña de Gastronomía
Instituto de Cultura Gastronómica de Castilla La Mancha
Academia Madrileña de Gastronomía
Academia Castellana y Leonesa de gastronomía
Real Academia de Gastronomía