Gure Historia

Euskal Gastronomi Akademia

1992ko martxoaren 13an sortua, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan 1992ko apirilaren 9an formalki erregistratua.

Erabilgarritasun Publikoko elkarte izendatua (316/1997 Dekretua, Abenduaren 30ekoa).

Helburuak Akademiaren

  • Akademiaren xedea da, bere Estatutuek dioten bezala, Euskadiko eta beste leku batzuetako sukaldaritza- eta gastronomia-arteak aztertzea, lantzea, ikertzea, zabaltzea, goraipatzea, sustatzea, bultzatzea, saritzea eta haien berri ematea”.

Euskal Gastronomi Akademia Parisen egoitza duen Académie Internationale de la Gastronomie-ren kidea da 1993. urteaz geroztik.

Helburu horri begira, AKADEMIAK antolatzen ditu ekitaldi publiko eta kulturalak, hitzaldiak eta solasaldiak, eta, halaber, argitalpenak sutatu eta editatzen ditu.

ARGITALPENEN HISTORIALA

  • Guía Gastronómica y Cultural del País vasco y su Entorno” (1992tik 2010era argitaratua)

  • Apuntes de GASTRONOMÍAS” aldizkaria (1999tik 2010era argitaratua)

  • Antología Gastronómica de José María Busca Isusi”, 1993an argitaratua

  • Bonito del Norte, el rey de los túnidos en su mesa”, 1997an argitaratua

  • Cinco docenas de pasteles”, 2016an argitaratua

GAUR EGUN, BERE WEBGUNEAREN BITARTEZ ARGITARATZEN DU

www.academiavascadegastronomia.com

  • Guía Gastronómica del País Vasco y su Entorno

  • Apuntes de Gastronomías

  • Azokak eta merkatuak

  • Gaurkotasun gastronomikoa

Sariak

Euskadi Gastronomia Sariak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Euskal Gastronomi Akademiak eskatuta, Euskadi Gastronomia Sariak sortu zituen 1997an, euskal gastronomia balio kultural handi moduan aberasteko, berreskuratzeko eta garatzeko xedez pertsonek, taldeek edo erakundeen egindako lana aitortzeko. Sariak urtero ematen ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Euskal Gastronomi Akademiak proposatuta.

Jatetxe Jaberik Onenaren Euskadi Saria
Jangela Zuzendaririk Onenaren Euskadi Saria
Kazetari Lanik Onenaren Euskadi Saria
Gastronomia Argitalpen Onenaren Euskadi Saria

Euskal Gastronomi Akademiaren sari propioak

Euskal Gastronomi Akademiak bere sari propioak sortu zituen 1993an, Kultura Sailak ematen zituenen osagarri gisa, euskal gastronomiaren defentsa eta sustapenaren alde azpimarratu beharreko merezimendu sorta zabalago batera iristeko.

“José María Busca Isusi” Saria: (gastronomiarekin lotutako elkarte edo pertsona)
“Manuel Llano Gorostiza” Saria: (Ardoaren kultura)
GEA Aparteko Saria
Luis Irizar Saria (irakaskuntzari: erakundea edo pertsona)
Juan José Lapitz Saria (produktua)