Gidaren Aurkezpena

euskal gastronomia zabaldu, suspertu eta sustatzea

Euskal Gastronomi Akademiaren sorrera-estatutuek euskal gastronomia hedatzeko, pizteko eta sustatzeko agindua ezartzen digute, betiere gure gastronomiaren tradizioa sustatuz eta haren berezko bilakaera bultzatuz.

Agindu hori bete beharrez, Euskal Gastronomi Akademiak, informazioaren teknologia berriak bere eginda, LA GUIA GASTRONOMICA DEL PAIS VASCO Y SU ENTORNO _ EUSKAL HERRIKO ETA BERE INGURUKO GIDA GASTRONOMIKOA (on line) aurkezten du.

Akademiaren helburuak

Gidaren helburuetako bat da, batetik, sukaldari-buruak beren lanean akuilatzea, eta, bestetik, erabiltzaileak jatetxeetan zorrotzak izatera bultzatzea, hau da, gustura geratu direnean halaxe adieraztera, eta arrazoirik egonez gero, berriz, kritikatzera eta exijitzera bultzatzea. Beste helburu bat da etxeetan sukaldaritza ona sustatzea, eta zama izan beharrean, izan dadila dibertsioa eta plazer gastronomikoa. Teknika berriek sukaldaritza erabat errazten dute, eta gaur egun, gainera, ez dago zertan aldi oro gainean egon.

Espero dugu nahi gabe egindako akatsak eta hutsegiteak erabiltzaileek zuzentzen laguntzea, Euskal Gastronomi Akademiari modu batez edo bestez jakinarazita.

Gida Gastronomikoaren kalifikazio-sistema honako hau da:

oso ondo

Bikaina