Prentsa Oharra
2026eko maiatzaren 26ean Zuzendaritza Batzordearen 340. bilkuran Euskal Gastronomia Akademiak, Euskal Akademia sarietarako hautagaien proposamenak aztertu ondoren, honako hau erabaki zuen:
- “José María Busca Isusi” Saria (Gastronomiarekin erlazioa duen norbanako produktu edo argitalpena): Loiolatarra Kirol Elkarteari
Loiolatarra Kirol Elkarteak -1924an sortua eta historikoki Donostiako Loiola auzoari lotua- mikologiari eta gastronomiari buruzko lan azpimarragarria garatu du bere mikologia atalaren bitartez. 1998az geroztik, produktu mikologikoak eta hauek gastronomian duten aplikazioa ezagutzera, tratatzera eta hedatzera zuzendutako jardunaldiak, tailerrak, erakusketak, hitzaldiak eta jarduerak antolatzen ditu. Bere etengabeko lanak mikologiaren inguruko erreferente dibulgatzaile eta kultural bihurtu du ekimen hori.
- “Manuel Llano Gorostiza” Saria: (Ardoaren kultuarekin erlazioa duen norbanako, elkarte edo instituzioa: Asociación de Bodegas por la Calidad erakundeari
2002an sortua, Asociación de Bodegas por la Calidad elkarteak (ABC) Errioxako eta Arabar Errioxako JDKaren 12 upategi ospetsu biltzen ditu gaur egun. Bikaintasunarekin konprometituta, upategi horiek 100 herrialdetan baino gehiagotan dute presentzia. Elkarteak ardoaren kalitatea defendatzen du hainbat forotan, balioaren irizpide gisa, produktuaren berezitasuna, identitate kulturala, jasangarritasuna eta benetakotasuna nabarmenduz. Sari honen bidez, Euskal Gastronomia Akademiak aitortzen du ardoaren bikaintasun, tradizio eta kulturaren alde egiten duen lan etengabea.
- “Luis Irizar” Saria: (Irakaskuntzari): Andra Mari Jatetxeari
Luis Irizar Sariak aitortzen ditu Andra Mari jatetxeak garatutako prestakuntza-lana eta bertan prestatu diren sukaldari ugarien ibilbidea. Hainbat urtez, Andra Marik rol azpimarragarria jokatu du, ikasteko, ezagutzak transmititzeko eta profesionalak prestatzeko espazio gisa -profesional horiek, gainera, ibilbide nabarmenak egin dituzte euskal gastronomiaren arloan-. Lanbidearekin eta irakaskuntzarekin hartuta duen konpromisoari esker, jatetxea erreferente bilakatu da gastronomiaren alorrean.
- “Juan José Lapitz” Saria: (Produktua): Ezpelatako Piperraren Kofradiari
1969an sortua, Ezpeletako Piperraren Kofradiak zenbait hamarkada daramatza lanean Ezpeletako piperra bere euskal mugetatik harago sustatu eta hedatzeko. Urtero Piperraren Jai tradizionala antolatzen du, milaka bisitari eta ekoizle bilduz, eta, hortaz, kofradiak ekarpen esanguratsua egin du produktu horren balioa nabarmentzeko eta gastronomian txertatzeko. Bere lana, gainera, lagungarria izan da 2000an lortutako jatorri-deituraren aitortza eta finkapenerako.
- “Gastro Goxua” Saria: (Mundu Gozoa): Aguraingo San Pedroko Klaratarren Komentuari
Aguraingo San Pedroko Klaratarrek ehunaka urteko tradizio bat mantentzen dute, komentuko gozogintzari eta artisau-lanari lotua. 1992az geroztik, gozokiak prestatzen dituzte, eskuz, euren errezeta propioen arabera, tradizioa, kalitatea eta arabar sustraiak uztartuz. Haien lantegiak, komentua mantentzen laguntzeaz eta proiektu solidarioak sostengatzeaz gain, tradizio hau gure mugetatik harago proiektatzea
lortu du, online salmentaren eta haien produktuen aitortzaren bitartez.
- “Euskal Gastronomia Elkartean Aparteko Saria»: Donostiako Pintxo Institutuari
“Euskal Gastronomia Elkartearen Aparteko Saria”: Donostiako Pintxo Institutua, 2018an Donostiako Udalean aurkeztutako proiektua, helburu honekin sortu zen: donostiar pintxoa nazioarteko erreferente gastronomiko bihurtu duten balioak jasotzea, defendatzea eta hedatzea. Askotariko ekimen eta lankidetzen bitartez, Institutuak Donostiako tabernen benetakotasuna, tradizioa eta berezitasuna zaintzearen alde lan egiten du, produktuaren kalitatea, artisautza, abangoardia eta miniaturazko gastronomiaren nortasuna balioetsiz.
- Aipamen Berezi hau: Mikel Bustinza Gurtubay jaunari, hil ondoren
Mikel Bustinza Gurtubayk (1958-2026), Larrabetzuko Horma Ondo Erretegiaren sortzaile eta jabeak, txingar-sukaldaritzarekin, produktuarekin eta euskal gastronomiarekin estu lotutako ibilbide bat garatu zuen bost hamarkadaz baino gehiagoz. Bere emazte Jayne Hardcastlerekin batera, Euskadiko erreferentziazko erretegien artean kokatu zuen Horma Ondo, bere produktuaren bikaintasunagatik, parrillarekin zuen trebetasunagatik eta bezeroen aurrean erakutsitako tratu hurbilagatik. Aipamen Berezi honek aitortzen ditu, saritua hil ondoren, berak euskal kultura gastronomikoari egindako ekarpena eta bere atzean uzten duen ondare profesional eta humanoa.
- Aipamen Berezi hau: Son Mut Nouko pikondoen saiakuntza-eremuari
Son Mut Nouko saiakuntza-eremua, Llucmajoren kokatua (Mallorca) eta Montserrat Pons i Boscanak sortua, pikondoen barietateak kontserbatu, aztertu eta berreskuratzera dago zuzenduta. Gaur egun, bilduma mardula dauka, milaka aleekin eta munduko leku desberdinetatik ekarritako mila barietaterekin baino gehiagorekin. Son Mut Noun garatzen den lanak ekarpen nabarmena egiten die pikondoarekin eta baliabide fitogenetikoen kontserbazioarekin lotutako nekazaritzaondareari eta ondare kultural eta historikoari.
Ekitaldi berean honako saria emango da:
“II Euskal Gastronomia Akademiaren Gastronomiari buruzko Unibertsitate ikasketen Saria eman dio: Leire Hermoso Martín andreari- 2024/2025 Ikasturtea – Deustuko Unibertsitatea
Euskal Gastronomia Akademiaren Gastronomiari buruzko Unibertsitate Ikasketen II. Saria Leire Hermoso Martíni eman zaio, Deustuko Unibertsitatean garatutako Gradu Amaierako Lan honengatik: “Komunikazio-plan estrategikoa GOe – Gastronomy Open Ecosystemerako,
berrikuntza gastronomikoko marka bat”. Lanak berrikuntza gastronomikoaren alorreko marka baten eraikuntza eta posizionamenduari heltzen die, komunikazio-plan estrategiko bat proposatuz Basque Culinary Centerrek bultzatutako GOe-rako. Epaimahaiak bereziki baloratu ditu zorroztasun metodologikoa, ikuspegi praktikoa, eta komunikazioa, berrikuntza eta gastronomia oraingo proposamen aplikatu batean integratu izana.
Sariak datorren asteartean, 2026ko maiatzaren 26an, banatuko dira Tolosan (Gipuzkoa).

